XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntz antolaketa batetik eta kultur antolaketa bestetik garatu behar direla baieztatuz, euskara eta euskal kultura normalkuntza prozesu batean sartzeko nondik norakoa izan behar den jokabidea argitu du Lurralde Eskemak.

Azkenik, kostaldea eta barnealdearen artean hain premiatsua den elkarrekikotasuna neurri handi batean hizkuntza eta kulturaren antolaketek bultzatuko dutela azpimarratu du Garapen Kontseiluko emaitzak.

Ipar Euskal Herri barnealdearen kontzeptua bera sendotu du.

Maila profesionaleko kultur egitarau bat diru publikoz sustengatzea Xiberoan edo Amikuze aldean adibidez, ez du erranahi handirik Paue, Bordele edo Pariseko arduradun politiko eta administraziokoentzat.

Baina, Ipar Euskal Herri barnealdea bere osotasunean hartuz, eskakizunak oro durdazatzen ditu.

Ikusi dugunez, egoera demografikoa hainbat larria da; baina hala ere, orokorki 80.000 jende nonbait han bizi dira oraindik Lapurdi barnealde, Baxe-Nafarroa eta Xiberoan (ia BABen bezenbat).

Jendetza kopuru horrentzat, kultur eskaintza baten antolatzeak zerbait erran nahi du eta baserri munduan bizi dagoen biztanleriak ere hartze du eskuragarria izango dituen giza zerbitzu profesionalak, kultur zerbitzua barne.

Hori eraiki daiteke Iparralde barneko eskualde bakoitzaren proiektu bereziak kontuan hartuz eta kultur egituraketa (eta honi doazkion funtzionatzeko ahalbideak) banatuz barnealdeko erdiguneetan.

Frantses Estatu mailako botere publikoen ikusmoldea aldatzea beharrezkoa izango da helburu horren lortzeko (mementoa ez da beharbada hain txarra, baserri mundua basamortu bilaka ez dadin baserri eremuan zerbitzu publikoak mantendu behar direla aipu den garaian).

Beharrezkoa baina ez nahikoa. Ipar Euskal Herriko hautetsi eta jende gehienaren iritzia eta eginmoldea kanbiatu beharko da ere.

Interes orokorren alde biltzen, herriak (barnealdean gehienak hain neurri txikikoak dira eta) ez dira ohituak eta ez dute nahikeria handirik erakusten. Euskarak (irakaskuntzaren berrantolaketari esker besteak beste) eta euskal kulturak eragin baikorra ukan lezakete pratika hauen bilakaerazteko.